entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude ->
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA
Berriak

Naturaren Doinuak festibala egingo dute Alkizan

2024-06-03

Ekainaren 7tik 8ra bitarte, musikak eta bestelako kultur diziplinek ingurumenarekin bat egingo dute.

Berriak

Ziburuko 5. Disko eta Liburu Azoka egingo dute ekainaren 1ean

2024-05-31

40 egilek hartuko dute parte eta ehundik gora nobedade aurkeztuko dituzte. Pelax, Bloñ, Hegazkin eta Lumi taldeek zuzeneko kontzertua joko dute.

Berriak

Belar Sounds jaialdiak musikatuko du Gasteizko uda

2024-05-30

Ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte, aire libreko bederatzi kontzertu egingo dituzte Farelina lorategian.

Berriak

Gaur hasiko da Rock on Top Gasteizen

2024-05-29

Musikari buruzko lau dokumental eta mahai-inguru dakartza programak ekainaren 19ra bitarte.

Berriak

Gorka Urbizuk, Chill Mafiak, Izarok, Zetakek eta Maruxakek joko dute Iruñeko sanfeminetan

2024-05-24

Kontzertuak uztailaren 6tik 13ra bitarte izango dira, iluntzero, Gaztelu plazan. Konpainia plazan ere aurreikusi ditu emanaldiak Udalak.

Berriak

Di-Bertsio Arratsaldea egingo dute Larrabasterran

2024-05-21

Gehienez 15 minutuko ikuskizun irekiak egiteko deialdia zabaldu dute bertako Auzoetxetik. Ekainaren 8an izango da, 18:00etatik aurrera.

Berriak

Donostiako Musika Hamabostaldiak lehen izenak aurreratu ditu

2024-05-20

Abuztuaren 1etik 30era bitarte izango da ekimenaren 85. Ekitaldia, eta orortara 80 hitzordu baino gehiago programatuko dituzte, Donostian ezezik, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko zenbait herritan ere.

Berriak

‘Gerorik balego’ kanta aurreratu du Olatz Salvadorrek

2024-05-17

Donostiarrak irailean kaleratuko duen hirugarren lan luzearen bigarren aurrerapen-abestia da. “Trantze batean sartzeko deia” dela azaldu du, izaera elektroniko nabarmenekoa.

Berriak

Barry Adamson gehitu dute ARF-en behin betiko kartelean

2024-05-17

Bala da beste azken konfirmazioa. Ekainaren 20tik 22ra bitarte Gasteizko Mendizabalak hartuko duen jaialdian Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow eta Jane’s Addiction izango dira kartelburu.

Berriak

Benizze-k ‘Basati’ lana kaleratu du

2024-05-16

Kanta homonimoaren ikus-entzunezkoa ere sareratu du eta, zuzenekoei dagokionez, EHZ festibalean aurkeztuko du lan osoa, ekainaren 28an. 2023ko Paradisu Zinema bekaren babesean ondu du diskoa.

Berriak

Izarok, Janus Lester-ek, Rüdiger-ek, Zetak-ek eta Mursegok jaso dute, besteren artean, EHMB Saria

2024-05-16

Guztira 11 garaikur banatu dituzte eta, aurtengo berritasun gisa, ESAS elkarteak jaso du Publikoaren Saria.

Berriak

Pirineos Sur jaialdirako sarrerak eskuragarri daude

2024-05-13

Kulturarteko musika festibalaren XXXI. ekitaldia uztailaren 4tik 28ra bitarte izango da Lanuzako auditorio naturalean. Besteak beste, Iseo & Dodosound nafarrak, Airu bizkaitarrak, Lila Downs, Loreena Mckennitt eta Silvia Perez Cruz ariko dira zuzenean